Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak ondutako “Oraina kontakizun” jardunaldien edizio berri bat izango da 2024ko urtarriletik martxora bitarte; “erresistentzia” izango dute aztergai. Jardunaldiak lau solasaldi bilduko ditu.
Solasaldiotan bi sortzaile eta moderatzaile bat arituko dira: “Erresistentzia kontzeptuari erreparatuko diote 2024ko solasaldiek, aurtengoek errelatua aztertu zuten moduan, euskal sortzaileak binaka gonbidatuta, bakoitzak gaia bere ikuspuntutik garatu eta, ondoren, aurkezle-eragile baten galderei jarraituta”.
Hauek izango dira 2024ko jardunaldien datak eta partaideak:
Urtarrilak 23, 19:30ean, BIRAn:
Joxe Mari Agirretxe eta Yolanda Arrieta
Moderatzailea: Galder Pérez
Otsailak 6, 19:30ean, KAFE ANTZOKIAn:
Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte
Moderatzailea: Ana Galarraga
Otsailak 20, 19:30ean, BIRAn:
Anari eta Iñigo Astiz
Moderatzailea: Julen Azpitarte
Martxoak 5, 19:30ean, KAFE ANTZOKIAn:
Iñi Etxezarreta eta Aner Peritz
Moderatzailea: June Fernández
Izena emateko: Ikusle kopuru mugatua izango da, 90 lagunekoa, eta aldez aurretik eman beharko dute izena orainakontakizun@gmail.com helbidera idatzita. Lau saioetarako matrikularen prezioa 25 € da (20 € langabeak eta ikasleak). Sarrera eta aurreko jardunaldien liburuxka 30 €.
Informazio gehiago, hemen.