Harkaitz Cano idazleak Ulu egiteko bolondres bila izeneko olerki liburua aurkeztuko du azaroaren 27an, Donostiako Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoan, 11:30etik aurrera.
Susa argitaletxeak zabaldu duen sinopsiaren arabera, “Zerk bereizten du ulu bat otoitz batetik? Eta otoitz bat poema batetik? Izan al daiteke zerrenda bat poema? Izatez, ba ote da poema ez den zerrendarik? Lapurtutako testuei forma aldatzea aski da testu baten jabetza geureganatzeko? Ekar ote liteke poema liburu batera Oteizaren Klarion laborategia proiektua? Galdera horiei jarraiki osatu dira poemario honetako atal ezberdinak, diziplinari berari buruz hausnartuz eta poemaren muga formalak ikertuz, librearen librez, neurri eta errima guztietatik aske, noiz jostari eta noiz mamitsu, beti arakatzaile”.
Informazio gehiago, hemen.