Hi(ZKI)bridoak

2020an abiatu zen Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur egitaraua; orain arte lau edizio egin dira.

Hi(ZKI)bridoak literaturaren eta ahozkotasunaren arteko mutazioak dira. Letrak, soinuak, bertsoak eta irudiak eraldatzen dituzten ekitaldiak. Emaitza literatura mutanteak dira, zentzu zabalenean.

Zikloan hainbat sortzailek parte hartu dute, tartean, Miren Agur Meabe, Itziar Ugarte, Ana Galarraga, Petti, Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Ibon Rg, Miren Amuriza, Ane Labaka, Mari Luz Esteban eta Itxaro Bordak.

Horrekin batera, Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza martxan jarri da, zeinak 3.000 euroko saria bideratzen duen Hi(ZKI)bridoak zikloan estreinatuko den ekitaldi bat garatzeko.