57. Durangoko Azokan izena emateko epea irailaren 1ean hasiko da

2022-08-31

“57. Durangoko Azokako izen-emateak irailaren 1ean zabalduko dira. Hiru izen-emate zabalduko dira: partaideek erakusmahaiak alokatzeko, kultur sortzaileek egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikastetxeek ikasle goizeko tailerretan parte hartzeko”, jakinarazi du Durangoko Azokak bere webgunean.

  • Abenduaren 7tik 11ra egingo da aurtengo edizioa.
  • Erakusmahaiak alokatu eta egitarauko proposamenak aurkezteko epea irailaren 1ean abiatuko da eta www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da.
  • Ikastetxeek Ikasle Goizeko tailerretan izena emateko epea irailaren 1ean zabalduko da.
  • Online denda mantendu egingo da.

Informazio gehiago, hemen.