Laboak eta Artze anaiek 70eko hamarkadan oholtzaratutako “Ikimilikiliklik” ikuskizunaren zuzenekoa argitaratu du Elkarrek

2022-06-10

Badok.eus webgunean jasotzen denez, 1975etik 1978ra bitarte Laboak eta Joxean eta Jexux Artze anaiek oholtzaratutako Ikimilikiliklik ikus-entzunezkoa plazaratu du Elkar argitaletxeak CD bikoitzean, -udazkenean LP bikoitzean eskuratu ahalko da-. Xabier Montoiak idatzi ditu diskoaren oharrak.

Ikimilikiliklik 1975eko apirilean Algortan estreinatu eta 1978an oholtzaratu zen azkenengo aldiz, Parisen, amnistiaren aldeko jaialdi batean. 1976an Veneziako Biurtekoan Euskadi ordezkatu zuten ikuskizunetako bat izan zen. Euskal Herriko hainbat herritan taularatu zen, baita Madrilen, Valladoliden eta beste zenbait lekutan ere. Ikuskizun abangoardista eta berritzailea izan zen, garai hartako erresistentzia kultural eta politikoaren isla”.

Ikuskizunaren soinu-teknikari eta egilea Jose Luis Zabala izan zen; argi-teknikaria, ostera, Bixente Karda. Jose Luis Zumetaren margoak ere azaldu ziren ikuskarian.

Informazio gehiago, Badok.eus webgunea.