Kimuak film katalogoaren aurtengo bilduma iragarri dute

2022-06-10

Honako film hauek osaatuko dute Kimuak katalogoaren 25. edizioa: Contadores (Irati Gorostidi), Cuerdas (Esti Urresola), Fe (Maider Fernandez), Hemen bizi da maitasuna (Ainhoa Olaso eta Enara Garcioa), Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola), Irrits (Maider Oleaga) eta Lanbroa (Aitzol Saratxaga). Aurtengo deialdira 75 lan aurkeztu dira.

Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute: María del Puy Alvarado ekoizlea, gidoilaria eta irakaslea, Malvalanda ekoizpen etxearen sortzailea; Alejandro Díaz Castaño FICX, Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria; Vanesa Fernández  ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; Iñaki Lazkano  Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea eta Javier Ocaña Zinema kritikaria eta idazlea–.

“Kimuak 2022 katalogo berriak fikzioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako hiru euskara hutsean eginak daude eta lau gaztelaniaz. Aurtengoan, halaber, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztu dituzte”.

Informazio gehiago, hemen.