Soziolinguistika Klusterrak 5 urtean behin egiten duen Hizkuntzen erabileraren kale neurketaren arabera, kaleko euskararen presentzia “berdin” mantendu da 2016tik 2021era.
Horren harira, Euskal Herriko kaleetan behatutako zortzi lagunetatik bat ari zen euskaraz (% 12,6). Datu hori 2016ko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketan bildutakoaren berdina da.
Beraz, datuek erakusten duten egonkortze horretatik atera nahi bada, eta euskararen erabileran hazkunde nabarmena lortu, egokitzapenak eta berrikuntzak aplikatu beharko dira.
Emaitza nagusiak laburbilduta:
- Euskal Herriko kaleetan behatutako zortzi pertsonatik bat ari zen euskaraz (% 12,6). Datu orokor hau 2016ko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketan behatutakoaren berdina da.
- Ipar Euskal Herrian euskararen erabilerak beherantz jarraitzen du; beste lurraldeetan gorabeherak daude.
- Eremurik euskaldunenean, herritarren %75-100 euskararen ezagutza duen eremuan, behera egin du euskararen kale-erabilerak azken bost urteetan.
- Azken bost urteetan, haurren erabilerak gora egin du.
- Zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago gailentzen zaio emakumezkoen euskararen kale-erabilera gizonezkoenari.
- Haurrak eta nagusiak batera daudenean euskararen erabilera altuagoa da, bereizita daudenean baino.
- Hiriburuetan altuagoa da beste hizkuntzen erabilera Euskal Herri osoan baino.
Soziolinguistika Klusterreko Olatz Altunak (Ikerketaren zuzendaria) eta Maialen Iñarrak (Landa-lanaren arduraduna) aurkeztu dituzte neurketaren emaitza nagusiak UPV/EHUren Ibaetako kanpusean.
Informazio gehiago, hemen.
<