Hamar egitasmo saritu ditu Musika Bulegoak

2022-05-19

Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak bere sariak banatu zituen astelehenean Barakaldoko BEC gunean; sarion seigarren edizioa izan da.

Guztira hamar artista izan dira sarituak: Olatz Salvador, Trio Zukan, Maite Larburu, Verde Prato, Chill Mafia, Ama, Ether Ensemble, Ramon Lazkano, Gaur, eta Motxila 21; hain justu, erakundeko zuzendaritza-batzordeak sari berezia eman dio Motxila 21 taldeari, “bultzatzen duen elkartasuna eta musikarien arteko elkarlana eredugarria delako”. 

Musika Bulegoaren arabera, “Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertoko artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako lana saritu ditu aurten ere eta 100 proposamen baino gehiagoren artean -proposamen hauen erdietan baino gehiagotan emakumeak izan dira buru- egin da aukeraketa. Sarien helburuak dira, besteak beste, euskal musikaren sektorea balioan jartzea, artisten lanak sustatzea, haien lanak ezagutzera ematea eta bultzatzea eta erakusleiho izatea”

Halaber, gogorarazi du iazko urtea sektorearentzat “oso zaila” izan zela, baina era berean, “oparoa” euskal musikarentzat.

Informazio gehiago, hemen.