Leizaola Fundazioak “Elebitasuna eta bizikidetza” jardunaldia antolatu du Euskararen Etxean

2022-05-04

Topaketa ostegunean, maiatzak 5, egingo da, 17:00etatik aurrera, elebitasunaz eta elkarbizitzaz gogoetatzeko asmoz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “gure hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa” hainbat eragilerengandik jasaten ari gara, nola pribatuak hala  publikoak. Hartara, eta egoera hori jorratzeko asmoz, galdera honetatik abiatuko da “euskaltzaleen topaketa”: “Nola lortu bizikidetza baketsu eta oparoa biztanleriaren zati garrantzitsu bat atsekabetuta sentitzen denean?”

Horretarako hainbat aditu solastatuko dira, mahai-inguru formatuan:

Nestor Atxikallende (Bizkaiko Foru Aldundia), Mikel Arregi (Euskarabidea), Patxi Baztarrika (hizkuntzalari, euskaltzale eta politikaria), Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Miren Agurtzane Elorduyk (EHU), Kepa Erdozia (EHU), Maddi Etxebarria (Elhuyar) eta Miren Elixabete Larrinaga (EHU)

Jardunaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da: https://labur.eus/cce2B

Informazio gehiago, hemen.