Juan Luis Zabalak poema liburu berria aurkeztu du

2022-03-29

Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak Mina hartzeko ere izenburuko poema liburua aurkeztuko du astelehenean, apirilak 4, DonostiakoKonstituzio plazako liburutegiko 2. solairuko aretoan.

Susa argitaletxearen arabera, “umetako jolastokira itzultzea eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzea. Onenak emanda egon zaitezkeela antzematearekin batera eraldatzen hasten den begirada eta eguneroko esan arruntenen atzealdean azterka egitea. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak poema liburu honetako aleak”.

Narrazioak, eleberriak eta haur eta gazte literaturako lanak idatzi ditu Zabalak gehienbat. Izan ere, Mina hartzeko ere bere bigarren poema liburua da; aurretik, Hautsia natza (2000, Euskaltzaindia BBK) poemategia plazaratu zuen.