Vulk taldeak euskara hutsez grabatu du “Vulk ez da” diskoa

2022-01-28

Hiru urteko geldialdi eta gogoetaren ondotik, etorri da laukotearen hirugarren lana, Vulk ez da, euskara hutsez grabatua. Egun formatu digitalean eskura daiteke, baina otsailaren 14an formatu fisikoan izango da, binilozko LPa.

Hirugarren lana aurreko bi diskoen jarraipen sakona da, izan ere, hiru urtez izan da Bilboko post-punk laukotea diskoa prestatzen. Grabazioak bi nobedade nagusi biltzen ditu: batetik, euskara hutsean aritu dira estreinakoz eta bateria-jotzailea berria da, Jangitz Larrañagak Javier Marco ordezkatu baitu.

Aurreko lanetan euskararen presentzia izanagatik ere, euskaraz abestutako kantuak berez nabarmendu ziren, tartean, 2018an plazaratutako Ground For Dogs diskoan jasotako Behiaren Begirada.  “Andonik (abeslariak) bere eguneroko hizkuntzan idatzi du, zuzenago ateratzen zaio. Kantatzeko era aurreko diskoetan baino adierazgarriagoa da. Letren edukia ulertzen ez baduzu ere, mezua argiago iristen zaizu. Inoiz baino unibertsalagoa da”, azaldu dute taldekideek Mondo Sonoro aldizkarian.

-Vulk Ez Da diskoak hamar kantu biltzen ditu. Abestiok post-punk klasikotik edaten duen jario garaikidean biltzen dira, oraintsu argitaratu dute Spotify zerrendari erreparatzea baino ez dago, bertan, soinu klasikoak eta garaikideak nahasten baitira, angeluarrak eta oldarkorrak, hala nola, Zarama, Jotakie, The Stooges, Television, Fugazi, Adolescents, Big Boys, Gang Of Four, The EX, LCD Soundsystem eta Kaskezur.

“Birusen hilabete hauetan gure lurralderik mugatuenean giltzapetu gara, eta bizilagunari arreta gehiago eskaini behar izan diogu eta Londreseko moda-bandan gutxiago pentsatu behar izan dugu”, esan dute taldekideek lan honen erreferentzien harira.

Berako (Nafarroa) Atala estudioan jaso dute disko, zuzenean, Iñigo Irazoki teknikariaren gidaritzapean, eta Montgri diskoetxeak argitaratuko du: “Kantuok adiskidetasunari eta amodioari buruz hitz egiten dute ikuspegi existentzial batetik, eta gizateriaren indarkeriara hurbiltzen gaituzte errealitatearen ezintasunetik”.

Informazio gehiago, Berria egunkarian.