(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea betiko formatuan egingo da aurten, alegia, astebeteko iraupena izango du, urtarrilaren 24tik 30era; VIII. edizioa izango da 2022koa.
Baztanen garatuko den egitarauaren harira, urtarrilaren 24an, Massimo Carlottoren Agur, maitea, ikusi arte itzuli duen Koldo Biguri Arizkurengo liburutegian izango da, 19:30etik aurrera. Biguri azken (H)ilbeltza bekaren irabazlea izan da.
Urtarrilak 26an, Euskal Gaizkileak podcastari buruzko solasaldia izango da Anizko elkartean, 19:00etan. Beñat Hach Embarekek gidatuko du ekitaldia.
Urtarrilaren 28an, Ainize Madariagak : Marga Andurain abenturaren gurpilean izenburuko hitzaldia emango du, Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan.
Urtarrilaren 29an, larunbata, egitaraua zabalagoa izango da: goizean, Hondar ahoak telesaila izango dute hizpide Marian Fernandez ekoizleak eta Koldo Almandoz zuzendariak, Erratzuko elkartean: Arratsaldean, berriz, Itxaro Bordak Euri zitalari esker liburua aurkeztuko du, Ane Gartziaren laguntzaz. Gau partean, azkenik, Susmagarrien gaua egingo dute, Erratzun.
Aste beltza maitzeko, igande goizean Lubakietako oroiminak ibilaldia egingo dute Iruritan. Arratsaldean, halaber, Pettik eta Ana Galarragak literatura eta musika uztartuko dituzte Frankenstein agurgarria. Gutun musikatua Victor Frankensteini emanaldian.
Informazio gehiago, hemen.