Euskaltzaleen Topaguneak mintzalagun izateko kanpaina hasi du urte berriarekin batera: “Hasi zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten Mintza Poza praktikatu!”.
Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:
- Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea.
- Astean behin ordubetez mintzalagun talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea.
“Euskaraz lasai eta lotsarik gabe hitz egin ahal izango duzu; Zure herrian bertan euskaraz aritzeko lagunartea aurkituko duzu; Herria euskaldunago bihurtuko duzu; Besteei euskaraz bizitzen lagunduko diezu; Gustatzen zaizkizun gauzak egingo dituzu”.
Parte hartu nahi izanez gero, herriko edo inguruko Euskara Elkartera edo euskaltegira jo behar da, edo bestela, ondoko galdetegia bete.