Laburbiraren XIX. edizioaren lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.
Ekimena antolatzen duen Euskaltzaleen Topagunearen webgunean jasotzen denez, “XIX. edizioa beteko du 2022ean Laburbirak. Helburu garbia du: euskaraz ekoizten jarraitu dezazuen, zuen, sortzaile zaretenon lanak ezagutaraztea. Horretarako urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra bitartean aukeratutako film laburrak herriz-herri zeharkatuko dute Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herri eta hiriburu”.
Filmek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- 2021 urtean ekoiztutako fikziozko lanak izan behar dira.
- Gehienez ere 20 minutu irauten dituzten lanak aurkeztu ahal izango dira.
- Izen-ematea urtarrilaren 20an amaituko da.
- Lanen aukeraketa urtarrilaren 20tik 27ra bitartean egingo da eta sortzaileei modu pertsonalean jakinaraziko zaie erabakia.
- Aukeraketa egiterakoan
zenbait irizpide izango dira kontuan:
- Publiko guztientzako lanak izan daitezela.
- Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka mantenduko da.
- Sortzaileen lurraldetasun eta generoa
- Genero ikuspegia
- Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…
2022ko otsailaren 25etik martxoaren 27ra egingo da XIX. edizioa, eta ohi denez, herriz herri erakutsiko dituzte aukeratutako filmak.
Informazio gehiago, hemen.