Goiena eta CodeSyntax-ek Sustatu webgunea abiatu zuten 2001. urtean. Hartara, 20 urteko ibilbidea egin du. Efemeride esanguratsu hori ospatzeko, Bilbon, jardunaldia ondu dute Bilboko Bilbao AS Fabrik zentroan, azaroaren 26an.
Sustatuk jakinarazi duenez, “20 Urte Euskaraz Interneten izena jarri diogu dena delakoari, #20urte traola proposatzen dugu, eta tokian eta data jarri ditugu: Bilbon, Zorrotzaurreko Bilbao AS Fabrik zentroan, azaroaren 26an, ostiral arratsaldez, hiru aste barru”.
Jardunaldiaren egitaraua:
16:00: Harrera
Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea)
16:15: Mahaingurua: 20 urte zaharrago
Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga), Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)
17:15: Pechakucha erako hitzaldi azkarrak
(egitaraua osatzen)
18:00: Hitzaldia
Partehartzea eta eztabaida Interneten
Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza
Informazio gehiago, hemen.