Hedoi Etxartek “Sortaldekoak” poema liburua aurkeztuko du

2021-10-13

Hedoi Etxarte idazleak Sortaldekoak poema liburua aurkeztuko du ostegunean, urriak 14, Donostiako Liburutegi Nagusiko San Jeronimo Kaleko sotoan, 11:00etatik aurrera. “Egunerokoaren detaileari erreparatzen dio Hedoi Etxarteren hirugarren poema liburuak”.

Honatx sinopsia: “Landak eta Marxen burua, makilak eta Iruñeko Gaztelu Plaza, ZIUa eta Louise Michel, 1998ko Gabonak Lisboan, Dragoien batailoia Intxortan. Liburutegiak konpartitzen dituztenak, greba orokorreko egunetatik ahots apurtuekin itzultzen direnak, depilatu gabe sexuaz gozatzen dutenak. Gerra Hotza eta Zizur Nagusia, Ford Escort Nomade gorri purpura eta Audi A4 zuria. Egunerokoaren detaileari erreparatzen dio Hedoi Etxarteren hirugarren poema liburuak”.

Aurretik beste bi poema liburu argitaratu ditu Etxartek Susa argitaletxearen laguntzaz: Suzko Liliak (2008) eta Sinplistak (2012).