“Hi(ZKI)bridoak 2021” streaming bidez ere ikusi ahalko da

2021-09-22

Pandemia tarteko, iazko Hi(ZKI)bridoak egitarauko saioak streaming bidez igorri genituen. Emanaldion harrera nahikoa ona izan zen; beraz, aurten ere, streaming-aren aldeko hautua egin dugu.

Streaming saio horiek Euskararen Etxeko Youtube kanalaren bidez zabalduko dira, eta laupabost egunez egongo dira ikusgai; gero, gure kanaletik kenduko ditugu.

Hala, ostegunean, Ibon RG eta Enrike Hurtado musikariek eskainiko duten oMOrruMU baMAt ikuskizuna emango dugu streaming bidez.

Hemen duzue esteka: https://youtu.be/u5JaBvFc7ps

oMOrruMU baMAt Joxan Artzeren ondaretik abiatzen den egitasmoa da, omenaldiaren kontzeptu tradizionala zeharkatzen duena. Aritz Galarragaren arabera, “a capella organikoenetik, instrumental elektronikoraino, protagonismo berezia hartzen duela txalapartak -joxan eta jexux artze anaiek arterako erreskatatu zuten instrumentuak-, antzinako moldean emana -egurrezko ohol bakarrarekin-, enrikek sorturik softwareetatik pasata -soinua txikituz eta berrosatuz-, are txalapartaren gisan joz pianoa -chick corea defuntuaren ahaire batekin-“.