Bizkaiko hizkuntzen aniztasunari buruzko mahai-ingurua, Euskararen Etxean

2021-09-16

Urrian egingo diren Ondarearen Europako Jardunaldien (OEJ) baitan, Bizkaiko museoek eta bestelako kultur azpiegiturek askotariko jarduerak antolatu dituzte, tartean, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, bisitak eta ibilbide gidatuak.

Hala, Euskararen Etxeak ere bere ekarpena egingo du; hain zuzen, Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea izenburuko mahai-ingurua ondu du urriaren 21ean, 19:00etatik aurrera.

Azken ikerketen adierazten dutenez, Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira eta badira 1.400 hiztun baino gehiago dituzten 10 hizkuntza. Bizkaian ditugun hizkuntza guztiak aberasten dute lurraldea, eta euskara Bizkaian dauden hizkuntza guztientzat aterpe eta zubi izan daiteke. Euskaratik eta euskaraz hizkuntza guztien balioa aitortu dezakegu.

Hala, ondareabizkaia.eus webgunean jasotzen denez, “jardunaldi hauek urrian zehar ospatzen dira. Bisita gidatuek eta ibilbideek, erakusketek eta hitzaldiek, kontzertuek eta mota guztietako kultura-adierazpenek ematen diote forma herritarren eskura dagoen egitarau erakargarri eta era askotakoari”. Bizkaiak 2001. urtetik urte darama egitasmo honetan parte hartzen. Guztira, 20 edizio egin dira.