Euskarazko arte eszenikoak aztergai Aulestin

2021-09-10

Artedrama Euskal Laborategia (ADEL) ondu dute aurten ere Aulestin, hilaren 20tik 25era bitarte. Antzerkigintzan eta bestelako arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnentzako lantegiak dira.Euskal aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleentzat urtero egiten den topagunea.

Aurten, Ander Lipus, Olatz Gorrotxategi, Patricia Urrutia, Matxalen De Pedro, Igor de Quadra, Ruth Guimerà eta Manex Fuchs-ek zuzenduko dituzte Aulestiko saioak.

Artedramaren arabera, “Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, sei irakasleren tailerrak prestatu ditugu”.

Bada, urtero legez, “Aulesti herria euskal antzerkiaren irla bilakatuko da, eta herriko txoko guztietan zabalduko da antzerkiaren lurrina eta aste batez hau usaindu eta berarekin jolas egiteko beta izango dugu”.

Informazio gehiago, hemen.