Joseba Irazokik sare sozialetan iragarri duenez, irailean, Joseba Irazoki eta Lagunak (JIEL) bandak lan berria plazaratuko du; III izenburua izango diskoak.
Irazokik ez du oraindik grabazioaren edukirik zabaldu; ostera, bai zabaldu duela diskoaren azala, zeina Ramon M. Zabalegi diseinatzaileak egin duen. Zabalegik “zinta amerikana eta esparadrapoa” erabili ditu azala egiteko.
Disko berriaren izenburua k adierazten duenez, JIEL taldearen hirugarren lana izango da III: 2014an, taldearen izen bereko diskoa argitaratu zuen laukoteak, eta lau urte beranduago, Zu Al Zara?, zeinak oso harrera ona izan zuen musika zaleen artan, batez ere diskoa zuzenean aurkeztu eta gero.
Irazokiz (gitarra eta ahotsa) gainera, Felix Buff (bateria eta ahotsa), Jaime Nieto (baxua) eta Ibai Gogortza (gitarra) musikariek osatzen dute JIEL.
Honatx diskoan bildutako Ikusezina kantuaren bideoa: