Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XIV. edizioa, abian

2021-08-24

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) ondutako Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren 14. edizioa abian da. Lanak jasotzeko epemuga 2021eko irailaren 30a izango da, eta aurkeztutako lanak originalak eta argitaratu gabeak beharko dute izan.

Parte-hartzaileak bi kategoriatan arituko dira: Helduak, 18 urte edo gehiagokoak (8 bertso egin beharko dituzte, eta gehienez 12;) eta Gazteak, 17 urtera artekoak (6 bertso eta gehienez 10). Gaia, neurria eta doinua libreak dira. Nahi beste bertso-sorta aurkez ditzake. Lanak hona bidali behar dira: Balendin Enbeita Xx. Saria. Algortako Bertsolari Eskola (Albe). Martikoena 16, 2. solairua. 48992 Getxo.

Sarien harira, Helduetan hauexek izango dira: 1. saria, txapela, 1.000€ eta garaikurra; 2. saria, 700€ eta garaikurra eta 3. saria: 400€ eta garaikurra. Gazteentzat: 1. saria,  txapela, 300€ eta garaikurra; 2. saria, 200€ eta garaikurra eta 3. saria: 100€ eta garaikurra.

“Balendin Enbeita bertsolari handiak, bat-bateko bertsoak bikain kantatzeaz gain, gogoko zuen bere gustuko gaiari patxadaz idaztea ere. Eta horixe da, hain zuzen ere, orain eskatzen gatozkizuena, hau da, zuen gustuko gaia aukeratu eta bertso-sorta eder bat gogoz idazteko”.

Informazio gehiago, hemen.