Bigarren urtez ondu du EHU/UPVk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin (HPS) lankidetzan, Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza-praktikak XXI. Mendean masterra. Irailean hasiko da eta bi urtekoa izango da (2021/2023), 2021eko urritik 2023ko abendura.
“Euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin egindako planak, gizartean euskararen erabilera areagotzeko bultzatu diren egitasmoak, aisialdiari eman zaion garrantzia, Helduen Euskalduntzean egindako bidea… hori guztia aztertzea du helburu moduluka antolatu den Master honek”.
Gaitasun hauek jorratuko dira, besteak beste:
- Hizkuntzak biziberritzeko giltzarri diren faktoreak.
- Hizkuntza-planifikazio eta ebaluaziorako dauden tresnak (praktikaren aldetik: erabiltzen ikasi).
- Eremu ez-formalean euskararen sustapenerako eraginkorrak diren estrategia eta esperientziak.
- Enpresetako euskara planen diseinua.
- Bigarren hizkuntzak ikasteko eta irakasteko metodologiak ezagutzeko aukera.
- Berrikuntza tresnak: BIKAIN, INDEUS, EUSLAN, BIZKEUS, EUSGARA edo LANABES egitasmoak, Erreferentzia Marko Estandarra (EME) edo Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculuma (HEOC).
Informazio gehiago, hemen.