Euskara jalgi hadi plazara lelopean egingo dira Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldiak; Bernat Etxepareren inguruan ardaztuko dira; hiru hitzaldi eta Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIV. Edizioa egingo dira.
Jardunaldien hitzaldiak Euskaltzaindiako areto nagusian egingo dira, Bilboko Plaza Barrian. Gaur bertan, Tere Irastortzak eta Aingeru Epalzak hartuko dute hitza Euskaltzaindiako egoitzan. Bihar, Koldo Izagirreren txanda izango da, eta, azkenik, etzi, Xabier Amuriza arituko da. Solasaldiak 19:00etan hasiko dira.
Ostegunean, ekainak 3, Klasikoen XIV. Irakurraldi Jarraitua egingo dute Arriaga Antzokian. Oraingo honetan, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae irakurriko dute, euskaraz argitaratutako lehen liburua, eta poesia herrikoiaren eredu.