Euskaltzaleen Topaguneak Proiektu Azoka 2021 antolatu du apirilaren 24an; osasun egoera tarteko, ekimena online egingo da: “1Eratu ildoaren baitan, Topaguneko zazpi elkartek euren herrietan burutzen duten egitasmo arrakastatsu bana aurkeztuko dute laburrean: aisialdikoak, kulturgintzakoak, sentsibilizazio alorrekoak…. Azalduko dituzten proiektu guztiak, gainera, beste herrietan egingarriak direla iritzita aukeratu dira”.
Hauexek dira onlineko saioan parte hartuko duten elkarte eta egitasmoak:
- Gurasoleku (Ttakun)
- OZEN (Berbaizu)
- Ikasle Eusleak (Galtzaundi)
- Igande arratsaldeak familian (Hogeitalau)
- Ibilaldi historikoak (Loramendi)
- Mintzakuadrillak: aisialditik, gazteen ahalduntzera (Topagunea)
- Ikusentzunezkoak eta sare sozialak -Kameratoia eta Biziber- (Topagunea)
Informazio gehiago: https://labur.eus/Uq95Z