Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema-liburu berria aurketuko du asteazkenean, hilak 24, Donostiako Udal Liburutegian, 11:00etatik aurrera. Liburua Susak argitaratuko du.
Aurkezpen-ekitaldia streaming bidez ikusi ahalko da ondoko estekan: https://meet.jit.si/susa
Liburuari dagokionez, Susaren arabera, liburuaren “erretolika” esan nahi du. “Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera… Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantua adituta”.
Wikipedia Entziklopedia Askearen arabera, Biologiako ikasketak egin zituen Mikel Tabernak (Lesaka, 1957). Itzultzaile jardun zuen Nafarroako Gobernuan. Gai jartzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu bertso-jaialdietan, tartean ,Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Poesia eta ipuingintza landu ditu gehienbat. Alkasoroko benta (2013, Susa), narrazioak, eta Harritik hazia (2017), antzerkia, dira bere azken lanak.