Garde, Lizarralde, Alberdi, Garzes eta Agirre, 2020ko 111 Akademiaren Sarirako hautagaiak

2021-03-16

Akademiakideek martxoaren 26a baino lehen eman behar dute bost hauetako baten aldeko botoa: Luis Garderen Aireportuko musika, Pello Lizarralderen Argiantza, Uxue Alberdiren Dendaostekoak, Idoia Garzesen Mendiko gaitza eta Joxean Agirreren Nobela errealista bat.

111 akademiaren arabera,2020. urtean euskal literaturak utzitako uzta zabaletik bost horiek izan dira urteko libururik gogokoena hautatzeko bidean lehenengo bozketa txanda gainditu eta bigarrenera igaro direnak”.

Akademiak, apirilaren azkenean jakinaraziko du 2020ko 111 Akademiaren Saria.

Informazio gehiago: https://labur.eus/VR1UH