Ipar Euskal Herrian euskarazko antzerkia sustatzeko “Ibilki” egitarauaren 8. edizioa abiatu dute

2021-03-09

Euskal Kultur Erakundeak Ibilki programaren 8. edizioa abiatu dut: “Gobernuaren erabakiek ahalbidetuko dutelakoan, maiatza bukaera arte, publikoak euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko aukera berri bat izanen du Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen, Baigorrin eta Donibane Lohizunen antolatu zortzi antzezlanen bidez”.

Euskal Herriko zortzi antzerki talderen hogei bat emanaldi bilduko ditu egitarauak.

Bada, Ibilki programa, gaur, martxoaren 9an, hasiko da Baionan, Atx Teatroa konpainiaren Tomiris antzezlanarekin. Mendekuaren inguruko antzezlana da, indarkeria matxistaren inguruan ardazten dena, eta errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Sentsuala eta era berean gordina da obra, erreala eta fantastikoa.

Xake Produkzioak, Bonbon Beltz Konpainia eta Eleka Konpania dira zikloan parte hartuko duten beste antzerki-talde batzuk. Informazio guztia, hemen.