Hilaren 23an ondu du EIZIEk {JOAN-ETORRIKO HITZAK} egitasmoaren lehen hitzordua, 17:00etatik 18:30era. Bihar, hilak 18, amaituko da izena emateko epea. Doakoa da.
Solasaldian hauexek parte hartuko dute: Aroa Uharterek eta Amaia Apalauzak. EIZIEk iragarri duenez, “Apalauzak Uharte elkarrizketatuko du, Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, eta gonbidatu bat ere izango dute tarte batean berekin, Xabier Olarra itzultzaile eta editoreari solasaldian parte har dezan eskatuko baitiote”
BigBlueButton (Moodle) plataformaren bidez garatuko da jardunaldia. “Solasaldiaren amaiera aldean, ikusleek izango dute aukera solasaldiko protagonistei galderak egiteko, baina aurretik ere helaraz dakizkieke, izena emateko inprimakian bertan”.
Informazio gehiago, hemen