Euskal Nobela Beltzaren Asteak urte osoa hartuko du

2021-02-18

Baztanen urtero ontzen den (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea urte guztira luzatuko da, Hil (ala) beltz izenburupean. Argia argitalpenean irakurri dugunez, “ilbeltzean elkartu ez baina beste hilabeteak belzten ahaleginduko dira (H)ilbeltzaren antolatzaileak”.

Hala, otsailaren 25ean, Miren Gorrotxategi idazleak Sotoan gordeak liburuaz hitz egingo du Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 18:00etatik aurrera.

Martxoren 26an, Gorka Arresek Hasier Etxeberria idazlearen obra eta ibilbidea izango du hizpide Damian Arrutiren asmazioak hitzaldian. “Etxeberriaren Eulien bazka (Susa, 2003) eta Mutuen hitzak (Susa, 2005) nobela beltzetako protagonista da Damian Arruti”.

Apirilaren 23an, Amaia Apalauza itzultzaileak Olga Tokarzcuk Nobel saridunaren Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburua izango du hizpide.

Informazio gehiago, hemen