Ahots Baten sormen topaketa egingo dute gaur eta bihar, Azpeitiako Dinamoa sormen gunean. 20 gazte sortzaile elkartuko dira antzerkiaz, bertsolaritzaz, kantagintzaz eta literaturaz esperimentatzeko asmoz. Aurtengoa, seigarren edizioa izango da.
Hala, gaur, literatura eta bertsoa izango dituzte hizpide: Iratxe Retolaza literatura adituak hasiko du saioa, eta arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariak arituko dira
Bihar, halaber, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak parte hartuko dute; Agirrezabalak Satiro antzezlana aurkeztuko du.
“Gabonetako oporraldiak baliatuta egin ohi dugu Ahots Baten sormen egonaldia, 2015ean lehena egin zenetik. Sorreratik arrakasta handia izan du parte-hartzaileen artean, eta sortzaile gonbidatuak ere gustura geratu izan dira esperientziarekin”.
Informazio gehiago, hemen.