Bihar, azaroak 28, Jokoteknia Euskarazko Bideo-jokoen III. Jardunaldia egingo da Euskararen Etxean, 9:45etik 14:00ak aldera. Ekitaldia streaming bidez baino ezin izango da ikusi, egun bizi dugun osasun zentroa tarteko.
Lau hitzaldi eta mahai-inguru bat izango dira ekitaldian, hainbat gai jorratzeko helburuarekin: animazioa bideo-jokoetan, bideo-jokoen lokalizazioa, katalana eta bideo-jokoak eta eJokoak familian.
Hala, euskal bideo-jokogintzaren industriako aditu, ikasle eta jokalariak batera jarriko dira egungo proiektu interesgarriak ezagutzeko, industriaren azterketa egiteko eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko.
Aurten, Jokoteknia internet bidez baino ez da ikusiko. Bi bide izango dira horretarako: Azkue Fundazioaren YouTube Kanala kanala eta Game Erauntsiaren Twitch kanala.
Jokoteknia Euskarazko Bideo-jokoen III. Jardunaldia egingo da Euskararen Etxean“Hala, antolatzaileok , Game Erauntsia eta Azkeu Fundazioa., Bilbon bilduko gara hizlariekin eta bitartekari lana egingo dugu publikoarekin. Ikus-entzunleek Internet bidez bidalitako galderak adituei helaraziko dizkiegu zuzenean erantzun dezaten. Horretarako, YouTubeko eta Twicheko txatak erabili daitezke, baina Twitterren ere adi izango gara Game Erauntsia eta Azkue Fundazioa”.