AZKUE FUNDAZIOA, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legedia (2016/679 Europako Araudia eta hura garatzeko gainerako arauak) eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen arloan dagoen araudia (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, jakitera ematen ditu honako erabilera baldintza orokor hauek, www.azkuefundazioa.eus webgunearen bidez egindako eragiketa guztiei aplikatzen zaizkienak.
1. Lege-datuak
Azkue Fundazioa, Agoitz plaza 1 48015 Bilbao, Bizkaia.CIF: B95546396
Tel.: 94 402 80 81 Posta elektronikoa: info@azkuefundazioa.eus
2. Jabetza intelektuala
Webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak zein haren edukienak AZKUE FUNDAZIOAren titulartasunekoak dira. Erabat debekatuta dago webgune honetan edozein aldaketa egitea. AZKUE FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen baimenik gabeko erabilera edo aldaketetatik ondoriozta daitekeen inolako erantzukizunik. AZKUE FUNDAZIOAk ez du inolako erabilera lizentzia edo baimenik ematen jabetza industrial eta intelektualeko bere eskubideen gainean edo webguneari, zerbitzuei edo edukiei lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.
Debekatuta dago webgune honen edukiak osorik edo zati batean kopiatzea, jatorria aipatu gabe edo horretarako beren-beregiko baimenik eskatu gabe. Webgune honetan agertzen den informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta AZKUE FUNDAZIOAren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideetan eragindako kalteek berekin ekarriko dute bidezko ekintzak gauzatzea eta, hala denean, erabilera horretatik ondorioztatzen diren erantzukizunak sortzea.
3. Erabilera-baldintza
AZKUE FUNDAZIOAk webgune hau sortu du informazio izaeraz, zuk doan erabil dezazun.
a) Legezko erabilera
Webgune honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak bere burua behartzen du trafikoaren legeen eta erabileren arabera erabiltzera, eta ez ditu webgunea eta bere zerbitzuak erabiliko legez kontrakoak diren, hirugarrenen eskubide eta interesetarako kaltegarriak diren edo edonola webgunea eta zerbitzuak kaltetu, erabiltezin bihurrarazi, gainkargatu edo honda ditzaketen edo erabiltzaileek webgunea eta zerbitzuak modu arrunt batean erabiltzea eragotz dezaketen helburu edo ondorioekin. Betebehar hori betetzen ez dutenak erantzuleak izango dira AZKUE FUNDAZIOAren eta hirugarrenen aurrean, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galerengatik.
b) Akatsen bermea
AZKUE FUNDAZIOAk ez du bermatzen ez dagoela akatsik webgunerako sarbidean edo haren edukian. Argitalpen ofizialak aipatzen edo kopiatzen badira, kopia horiek informazio izaera baino ez dute, eta aldizkarian edo dagokion iturri ofizialean argitaratzea baliozkotzat jo behar da ondorio guztietarako.
c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna
AZKUE FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgunean agertzen den informazioan edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean edozein unetan, eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskumena.
AZKUE FUNDAZIOAk ez ditu bermatzen webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Posible den neurrian, webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduan egongo diren etenen berri emango da aldez aurretik.
AZKUE FUNDAZIOAk baztertu egiten du jarraian aipatzen diren arazoengatik sortzen diren mota guztietako kalte-galeren ondoriozko edozein erantzukizun: webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo jarraitutasunik eza, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei eslei ziezaieketen erabilgarritasunaren iruzurra, webgunearen eta bere zerbitzuen hutseginkortasuna eta, bereziki, nahiz eta beren-beregikoa ez izan, webguneetan edo zerbitzuak ematen dituztenetan sartzean dauden hutsegiteak.
4. Agertzen den informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna
Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du bere erantzukizunpean baino ez dituela erabiltzen webgunea, zerbitzuak eta edukiak. Bai webgunerako sarbidea, bai bertan agertzen den informazioaz egin daitekeen erabilera horiek egiten dituenaren erantzukizunpean baino ez daude. AZKUE FUNDAZIOAk ez du erantzukizunik hartuko sarbide edo informazio erabilera horretatik edo edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresa erabaki babeste aldera horietaz egiten den aplikaziotik ondoriozta daitekeen inolako ondorio, kalte edo galerarengatik. AZKUE FUNDAZIOAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexioak edo edukiek eragindakorik.
5. Datu pertsonalen babesa
AZKUE FUNDAZIOAk erabiltzaileen pribatutasuna eta
datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen
babesaren arloan aplikatu beharreko legedian (Europako Parlamentua eta
Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Arautegia eta hura
garatzeko arauak, hain zuzen) ezarritakoaren arabera. Horretarako,
emandako datu pertsonalak galtzea, txarto erabiltzea, aldatzea, baimenik
gabe atzitzea eta lapurtzea eragozteko behar diren neurri teknikoak eta
antolaketakoak hartu ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta
horien arriskuak kontuan hartuta.
AZKUE FUNDAZIOAk eskaintzen dituen zerbitzuetakoren bat
eskuratzeko beharrezkoa bada datu pertsonalak ematea, interesdunak bere
onarpena eman beharko du datu horiek tratatzeko, lege-ohar eta
pribatutasun-politika hauek onartuz.
Eskatutako zerbitzua emateko asmoz baino ez dira tratatuko datu
pertsonalak, eta ez zaizkie inola ere hirugarrenei lagako, legezko
betebeharra egon ezean.
Datu pertsonal horiek gordeko dira erabiltzailea AZKUE FUNDAZIOAri
lotzen dion harremanak dirauen bitartean eta betiere harreman
horretatik ondorioztatzen diren lege-betebeharrak betetzeko ezarritako
epeetan.
AZKUE FUNDAZIOAren pribatutasun-politikak
erabiltzaileari haren eskubideak erabiltzeko aukera bermatzen dio
uneoro: interesdunari buruzko datu pertsonalak atzitzea, horiek zuzendu
edo ezabatzea, edo haien tratamendua mugatzea, datuak eramateko
eskubidea gauzatzea edo tratamenduari aurka egitea, eskubide horiek
erabilita.
– posta arruntaren bidez, honako helbide honetara bidalita: AZKUE FUNDAZIOA, Agoitz plaza 1 48015 Bilbao, Bizkaia edo posta elektronikoaren bidez, honako helbide honetan: info@azkue fundazioa.eus
– AZKUE FUNDAZIOAen Datuen Babesaren ordezkariaren aurrean: Aholkularitza Juridikoko, Informazioaren Segurtasuneko eta Datuen Babeseko Ataleko Burutza, Bizkaiko Foru Aldundiko Modernizazio, Gobernu On eta Gardentasunerako Kabineteari zuzenean atxikita dagoena. Zure datu pertsonalak ematen badizkiguzu, lege-ohar eta pribatutasun-politika hauek onartuta erabiltzailea bere onarpena ematen ari da datu horiek hemen ezarri bezala erabil daitezen. :dpo@bizkaia.eus
Era berean, erreklamatzeko eskubidea baliatu dezake Kontro-Agintzaritzaren aurrean, Espainiako Datuen Babeserako Agentzian (www.aepd.es) edo Datuen Babeserako Euskal Agentzian (www.avpd.eus)
6. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa
Espainiako eta Europar Batasunezko legeek eraentzen dute webgune honen erabilera. Baldintza hauek interpretatzean sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzailea erroldatuta dagoen lekuko epaitegietan ebatziko da.
7. Cookieen politika
Cookieen zein jarduera fitxategiaren erabilera
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile bat haren toki eta orrialdeetan zehar nabigatzen ari denean. Webguneak erabiltzen dituen cookieak web zerbitzari baten bidez arakatzaile batera bidalitako fitxategiak dira, erabiltzaileek webgunean dituzten jarduerak erregistratzeko eta nabigazio arinagoa eta pertsonalizatuagoa emateko helburua dutenak. Erabiltzaileek beren arakatzailea konfiguratzeko aukera daukate cookieak sartzea eragozteko, horiek blokeatzeko edo, hala denean, ezabatzeko. Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileek webguneak bidalitako cookieak instalatzea baimentzea.
Halaber, web zerbitzariek automatikoki antzematen dituzte
erabiltzaileek erabiltzen dituzten IP helbidea eta sarearen izena.
Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera fitxategi batean
erregistratzen da, eta fitxategi horrek ondoren datuak prozesatzea
ahalbidetzen du, neurketa estatistikoak lortzeko asmoz; horrela, hainbat
datu ezagut daitezke: orrialdeen inprimaketen kopurua, bisita kopurua
eta abar.
Hala ere, ez AZKUE FUNDAZIOA ez bere legezko
ordezkariak ez dira erantzuleak izango cookieen politika honetan
aipatutako hirugarrenek izan ditzaketen pribatutasun-politiken edukiari
edo egiazkotasunari buruz.
Web arakatzaileak cookieak biltegiratzeaz arduratzen diren tresnak
dira, eta toki horretatik gauzatu behar duzu horiek ezabatzeko edo
desaktibatzeko eskubidea. Ez AZKUE FUNDAZIOAk ez bere legezko ordezkariek ezin dute bermatu arakatzaile horiek cookieak ondo ala txarto erabiltzen dituzten.
Zenbait kasutan cookieak instalatu behar dira arakatzaileak ahaztu ez dezan horiek ez onartzeko erabakia.
Cookien politika horri buruz edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, ez izan zalantzarik, eta jarri gurekin harremanetan harremanetarako atalaren bidez.
Webgunearen monitorizazioa
Webgunearen monitorizazio sistema propioez gain, orri honek atariaren
kanpoko tresna estatistikoak erabiltzen ditu, jabearen zerbitzarietan
daudenak, baita Google Analytics ere; azken hori Webgunearen zerbitzu
analitiko bat da, Delawareko (AEB) Google, Inc. konpainiak ematen duena,
eta haren bulego nagusia hemen dago:
1600 Amphitheatre Parkway
Mountain View, California
CA 94043 EE UU
Google
Google Analytics sistemak webguneari erabiltzaileen erabilera aztertzen laguntzen dioten cookieak erabiltzen ditu. Cookieak webgunearen erabileraz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek zuzenean bidali eta artxibatuko du Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek informazio hori erabiliko du gure kontura, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko asmoz, jardueraren txostenak bilduz eta webgunearen jarduerari eta Interneteko erabilerari lotutako beste zerbitzu batzuk emanez.
Googlek informazio hori eman ahalko die hirugarrenei, legeek hori eskatzen dutenean edo hirugarren horiek informazioa prozesatzen dutenean Googleren kontura.
Webgune hau erabiltzean, baimena ematen duzu goian adierazitako moduan eta helburuetarako Googlek informazioa tratatzeko.
Zuk datuen tratamendua edo informazioa uka dezakezu cookieen erabilera
ukatuta; horretarako, zure arakatzailearen konfigurazio egokia hautatuko
duzu. Hala ere, jakin behar duzu kasu horretan beharbada ezin izango
duzula webgune honen erabateko funtzionaltasuna erabili.