Euskararen Interpretazio Zentroan, udan, hitz eta jolas! haurrentzako udako egonaldiak dira, 6 eta 10 urte bitarteko haurrek astebetez euskaraz aritu daitezen. Ekimenaren xedea da Euskararen Interpretazio Zentroko (EIZ) eduki guztiekin lotutako programa egokitua eskaintzea, goizez eta bost egunean.

Egonaldian, EIZn bildutako edukiak lantzen dira; betiere, umeen adin-tarteetara egokituak, eta modu ludiko eta dibertigarrian jorratzeko moduan. Antzerkia, hitz-jolasak, dantza, kantagintza, eta oro har euskararekin eta sormenarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartzen dute haurrek.