Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria da, herriz herri dabilena. Gorka Arresek apailatua, liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko egin da. Erakusketak liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Liburuan parte hartzen duten eragileak era aztertzen dira: idazlea, editorea, irakurlea eta inprenta. Aldi berean, euskal literatura eta argitaletxeen jarduna ere jorratzen dira.

Ibilbidea:
2022:
Portugalete (Gazte Gela): irailaren 20tik urriaren 11ra arte
Ondarroa (Kofradia Zaharra): urriaren 20tik azaroaren 10era
Getxo (Punta Begoña): azaroaren 17tik abenduaren 9ra
Amorebieta-Etxano (Zelaieta Zentroa): abenduaren 19tik urtarrilaren 9ra
2023:
Zalla (Madres Irlandesas plazako erabilera anitzeko gela): urtarrilaren 15etik otsailaren 6ra
Gernika (Euskal Herria Museoa): otsailaren 7tik martxoaren 5era
Bilbo (Bizkaiko Foru Liburutegia): martxoaren 7tik apirilaren 29ra
2024:
Barakaldo (Caferino Del Olmo Udal Erakusketa Aretoa): apirilaren 3tik 26ra
2025:
Iruñea (Hizkuntza Eskola Ofizialeko areto Nagusia): urtarrilaren 14tik 23ra
Elorrio (Udal Liburutegia): martxoaren 31tik apirilaren 25era
*** Donostia (Okendo Kultur Etxea): azaroaren 11tik urtarrilaren 10era (Literaktum Jaialdia azaroaren 11etik 23ra egingo da)
