Irisgarritasuna

Euskararen Etxean gure bisitari guztiei
esperientzia irisgarria eta inklusiboa
eskaintzeko konpromisoa dugu.

Nola eta noiz bisita daiteke?

Sarrera: doan.
Bisita bakarka edo taldean egin daiteke.

Irisgarritasuna:

• Itsu-txakurrak, laguntza- eta abisu-txakurrak
ongietorriak dira zentroan.
• Zentroaren sarrera guztiak irisgarriak dira
eta kaleko mailan daude.
• Solairu guztietan igogailuak daude,
botoiak altuera egokian eta braillez.
• Komun irisgarriak daude eusteko barrekin
eta gurpil-aulkiekin mugitzeko tokiarekin.
• Zentroko langileek bisitariei
behar duten laguntza emango diete.

Bisita-ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00 –19:00.
Larunbatetan: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.
Udako larunbatetan goizez bakarrik irekita.
Bisita gidatuak: jarri harremanetan zentroarekin.

Nola iritsi garraio publikoz:

Autobusa (geltokia du zentrotik 110 metrora):
Bilbobus: 10, 13, 18 eta 71 lineak.

Metroa (geltokia du zentrotik 210 metrora):
Lineak: 1 eta 2. Geltokia: San Ignazio, Lekeitio irteera.
Levante plazan igogailua dago (Zentrotik 400 metrora)