UEUeren Argitalpengintza Batzordeak Unibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak… izenburuko Saioa antolatu du ekainaren 29an, Bilbon kokatutako Euskararen Etxean, 9:30etik 14:00etara bitarte.
Unibertsitate-jakintzaren komunikazioan diharduten sei eragilek parte hartuko dute ikastaroan, haien esperientziak azaltzeko asmoz. Parte-hartzaileek ondoko galderei erantzungo die:
- zein leku dute liburuek, aldizkari zientifikoek, ikus-entzunezkoek, sare sozialek… unibertsitate-jakintzaren komunikazioan?
- unibertsitateetako ikasleek eta irakasleek zer irakurri dute tradizionalki eta zer irakurtzen dute orain?
- unibertsitateek zelan komunikatu dute tradizionalki eta zelan komunikatzen dute orain?
- zein da ikerketaren komunikazioaren eta jakintzaren dibulgazioaren arteko muga?
- zein da eta zein izan behar da euskararen lekua unibertsitate-jakintzaren komunikazioan?
“Goiz osoko jardunaldi-solasaldi-ikastaldi-mahai-ingurua izango da, parte-hartzaile guztien arteko gogoeta eta solasa sustatu nahi delako”.
Halaber, hauxek dira jardunaldiaren helburuak:
- Gogoeta sustatzea unibertsitate-jakintzaren komunikazioaz (euskarriak, hedatzeko moduak…).
- Euskarak unibertsitate-jakintzaren komunikazioan izan behar duen lekuaz jardutea.
- Unibertsitate-jakintzaren komunikazioak 21. mendean izan ditzakeen joerak aurreikusten saiatzea.
Informazio gehiago, hemen.