Jardunaldia, Euskararen Etxean: “Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea”

2021-10-08

Urrian egingo diren Ondarearen Europako Jardunaldien (OEJ) baitan, Bizkaiko museoek eta bestelako kultur azpiegiturek askotariko jarduerak antolatu dituzte, tartean, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, bisitak eta ibilbide gidatuak.

Hala, Euskararen Etxeak ere bere ekarpena egingo du; hain zuzen, Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea izenburuko mahai-ingurua ondu du urriaren 21ean, 19:00etatik aurrera.

Jardunaldian hauexek parte hartuko dute: Amelia Barquín Filologia Erromanikoan doktorea eta HUHEZIn lan egiten du (Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea); Xabier Aierdi, soziologian doktorea eta EHUn irakasle ia berrogei urtez. Egun, jubilatua eta Begirune Fundazioaren presidentea; eta, azkenik, Julen Zabalo Bilbao, UPV/EHUko irakaslea Soziologia eta Gizarte Langintza sailean.

Aierdik Bizkaiko aniztasun mapaz arituko da: “Bizkaiko hizkuntza aniztasunaren mapen inguruan arituko da, iaz eginiko azterketa soziolinguistikoan oinarrituta”. Barquínek Euskara eta kulturartekotasuna gaia izango du hizpide: “Zer eskatzen dio kulturartekotasunaren ulerkera serio batek euskarari? Nola uztartzen dira? Kulturartekotasuna askotan anitza denera mugatzen da, baina zuzena da?”. Amaitzeko, Zabalok Euskara, kohesio hizkuntza? Izango berbagai: “Gure gaur egungo gizartean bete lezake euskarak gizarte-kohesioaren funtzioa? Zeintzuk dira aukerak eta mugak? Non bukatzen da erretorika eta non hasi erronka?”

Azken ikerketen adierazten dutenez, Bizkaian 120 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira eta badira 1.400 hiztun baino gehiago dituzten 10 hizkuntza. Bizkaian ditugun hizkuntza guztiak aberasten dute lurraldea, eta euskara Bizkaian dauden hizkuntza guztientzat aterpe eta zubi izan daiteke. Euskaratik eta euskaraz hizkuntza guztien balioa aitortu dezakegu.

Mahai-ingurura etortzeko komeni da aurrez izena ematea: info@euskararenetxea.eus / 944 02 80 81