Liburuaren arbola erakusketa ibiltaria da, herriz herri dabilena. Gorka Arresek apailatua, liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko egin da. Erakusketak liburuaren atal nagusiak erakusten ditu: letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia. Liburuan parte hartzen duten eragileak era aztertzen dira: idazlea, editorea, irakurlea eta inprenta. Aldi berean, euskal literatura eta argitaletxeen jarduna ere jorratzen dira.