Euskararen Lorategia
Lantegi honetan, euskararen aniztasuna lantzen da. Aniztasun hori euskararen ezaugarria da, linguistikoki nahiz euskal hiztunei begiratuz gero. Ariketak Euskararen Lorategia du izena, eta euskararen aniztasuna ikusaraztea du helburu.
Unitate didaktikoa 2 ataletan garatuko da, lehena aukerakoa izango da; bigarrenean, berriz, Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiei lotutako jarduerak garatuko dira, bisita eta lantegia. Hala ere, egiten den lanketari etekinik handiena ateratzeko, komeni da lehen atalari zehaztutako denbora eskaintzea.
Aurre ezagutza aktibatu! (Bisitan etorri aurretik ikastetxean egitea gomendatzen dugu).
Iraupena: 40’
Bisita + lantegia: Interpretazio Zentroaren bisita gidatua + Lantegia bisitako edukiak landuz
Iraupena: 50’+ 55’