“Lorategi batean dauden hainbat lore eta landareen artean, gu, euskaldunok, gara beste landare edo lore mota bat (…)”
Joxe Migel Barandiaran
Euskararen Lorategia
Euskararen Etxetik milaka ikasle igarotzen dira urtero, eta Euskararen Interpretazio Zentroko erakusketaz gozatu ez ezik, Eskola Programan parte hartzen dute.
Bada, 2023/24 ikasturtean 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu da erakusketa koloretsu eta irudimentsu hau. Irudi horietan txertatutako hitzekin, halaber, poster formatuko zuhaitza osatu da.
Hala, ikasleak euskararen aniztasunaz jabetzen dira, eta euskararekiko duten harremanaz gogoeta egiten dute, sormenaren bidez.