EIZ. Euskararen Interpretazio Zentroa

LH4, LH5 eta LH6

Berbak batzen

Euskaraz, berben gehiketak gehitzen du. Zer esan nahi du horrek? Hitz desberdinak elkartuz edo aurrizkiak eta atzizkiak batuz, esanahi berriak dituzten hitz berriak lortzen ditugula. Hau da, euskarak gehitzen du eta guk gehitzen diogu euskarari.

Hitz konposatuekin egindako jolas baten bitartez, ikasleek euskarak gehitzen duela deskubrituko dute.

Unitate didaktikoa 2 ataletan garatuko da, lehena aukerakoa izango da; bigarrenean, ostera, Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiei lotutako jarduerak garatuko dira, bisita eta lantegia. Hala ere, egiten den lanketari etekinik handiena ateratzeko, komeni da lehen atalari zehaztutako denbora eskaintzea.

Aurre ezagutza aktibatu! (Bisitan etorri aurretik ikastetxean egitea gomendatzen dugu).
Iraupena: 45-60’

Argibideak hemen (pdf)

Bisita + Lantegia:
Iraupena: 50’ +50’

Interpretazio Zentroaren bisita gidatua + Lantegia bisitako edukiak landuz